Harrobiaz Harro

Aitor Paredes

Harrobiaz harro

2010. urtean Lezaman sartu zenetik, Aitor Paredesek ez du inoiz Athletic utzi, eta ez du erraza izan. 10 urterekin jantzi zuen Aitorrek elastiko zurigorria lehen aldiz. Atzelariak etapa guztiak erre ditu Athleticeko kamisetarekin: Kimuetan, haur kategorian, kadeteetan, gazte taldean, Baskonian, 23 urteko azpikoan, Bilbao Athleticen eta, behingoz, lehenengo taldean. Inork baino hobeto daki Paredesek Lezamaren esanahia.

Bilbao Athleticen, adibidez, jakin izan du zer den 2.B mai oia eta estreinatu berri den 1.RFEF-a. Pasa den denboraldian, denboraldi irregular batean, 28 partidu jokatu zituen eta 3 gol! sartu zituen, ez dago txarto atzelaria izateko. Atzean daukan ziurtasuna, aireko jokoan daukan determinazioa eta indarra, lehenengo taldearen arreta deitu zuten eta hainbatetan Athleticeko lehenengo taldearekin bidaiatu zuen, debutatu gabe.

Valverderekin heldu izan zaio azkenean aukera, ziurrenik ez duena inoiz ahaztuko. Pasa den Abuztuaren 29an, azken minutuetan Mirandilla Berrian sartu zen, hala Athleticekin debut ofiziala egiten. Partidua, izan behar zen moduan, garaipenarekin bukatu zen lehoientzat. Ez ziren berri onak bukatzen Paredesentzat, bi aste geroago, pasa den larunbatean, etxean, San Mamesen, debuta egin zuelako Rayo Vallecanoren kontra, eta berriz ere garaipena. Saria handia, betidanik Athleticen koloreak jantzi dituenerako, ez duena inoiz amore eman eta beti kolore zuri-gorrietara fidela izan dena. Ezinezkoa da Aitorrengatik ez zoriontzea.

Ikusiko dugu zer gertatzen den etorkizunean, baina Lezaman hasten den txiki batentzako, ez dago eredu hoberenik. Zorte on Aitor, etxekoak beti etxekoek bultzatuko ditugu. 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.